56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa egituratzailea Udal Planean, Beuntzako UE-BEU-2 exekuzio unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2021eko otsailaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Udal Planean, Beuntzako UE-BEU-2 exekuzio unitateari dagokionez, Miguel Eugui Cigandak sustatua. Aldaketa egituratzailearen xedea da UE-BEU-2 exekuzio unitatearen mugapena egokitzea egungo katastroko mugetara.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eritze Atetzen, 2021eko otsailaren 19an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2102854