56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

386/2021 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen baita 333/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Marta Segura Belío andreak jarri zuen, Iván Azcona Vicuña jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

Marta Segura Belío andreak, Iván Azcona Vicuña jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren irailaren 14ko 144E/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezesten baitira Iván Azcona Vicuña jaunak honako hauen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak: batetik, 150/2019 Ebazpena, azaroaren 27koa, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Polizian sartzeko 2019ko oinarrizko ikastaroaren azkeneko kalifikazioak; bestetik, epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igorritako izendapen proposamena, oinarrizko prestakuntza ikastaro hori gainditu duten 15 izangaien aldekoa; eta azkenik, 3480/2019 Ebazpena, abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 333/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Marta Segura Belío andreak jarri zuen, Iván Azcona Vicuña jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Marta Segura Belío andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2102671