56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Taxoareko katastroko 3. poligonoko 47. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Taxoareko katastroko 3. poligonoko 47. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2103099