56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Artazako UE-4 unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 18an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Artatzako UE-4 unitatea (Ameskoabarrengo Udal Planeko 9. Poligonoko 722. lurzatia) borondatez birpartzelatzeko proiektuaren hirigintza-espedientea, Enrique Azpilicueta Redondok, M.ª Concepción Pomares Elcanok eta beste batzuek sustatua, birpartzelazio batzordea eratu baitute.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zudairin, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2103466