56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2021 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bitartez behin betiko onespena ematen baitzaio “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektuari, baita proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrendari ere.

Nafarroako Gobernuak 2001eko maiatzaren 14an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen Galar zendean eskualdeko industria eremu bat (Comarca 2) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala.

Nafarroako Gobernuak, 2020ko otsailaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteak. Sustatzaileak NASUVINSA elkartea eta Galar zendeako Udala (espediente bat) ziren.

Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 19an hartutako erabakiaren bidez (2020ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), deklaratu zen onura publikokoak direla, desjabetu ahal izateko, Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren UPSa aldatzeko espedienteak, aipatu UPSaren desjabetze proiektua gauzatzean ukitutako finken okupazioa presakoa dela adierazi zen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta NASUVINSA deklaratu zen proiektu hori gauzatzean garatu beharreko desjabetzearen onuradun.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 389/2020 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion eta jendaurrean jarri zen Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzearen desjabetze esparrua mugatzeko proiektua, baita proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda ere (2020ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 1ekoa, eta 2020ko urriaren 2ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias) .

Epe hori iraganik, hainbat interesdunen alegazioak jaso dira. Ikusirik enpresa onuradunak alegazioei erantzuteko egin duen txostena, ondorio hauetara iritsi da:

Luis María Alfonso Doncel jaunak eta Idoia Astiz Alfonso andreak aurkeztutako alegazioei dagokienez, zeinetan adierazten baita Espartza Galarko 10. poligonoko 851. finkaren titulartasuna (desjabetze proiektuaren GA-04 finka) transmititu zaiola Idoia Astiz Alfonso andreari, ondorioa izan da ez dela egiaztatu titulartasunaren transmisioa. Hori horrela, alegazio horiek ezetsi dira, baina horrek ez du kentzen Idoia Astiz Alfonso andrea interesduntzat jotzea, are jabetzat jotzea ere, baldin eta desjabetze-akta egiten den unean finkaren jabetza erosi duela egiaztatzen duen dokumentu publikoa erakusten badu.

Juan Antonio San Martín Villanueva jaunak RECORBIDE ordezkatuz aurkeztu duen alegazioari dagokionez, zeinean adierazten baita enpresa hori dela Espartza Galarko 10. poligonoko 906. lurzatiaren errentaria (desjabetze proiektuaren GA-05 finka), hori horrela dela egiaztatu da erreziboekin eta NPEren deklarazioarekin. Beraz, alegazioa baietsi da, behar bezala justifikaturik dagoelako, eta bidezkoa da RECORBIDE SL merkataritzako sozietatea espedientean sartzea, aipatu lurzatiaren errentaria baita.

M.ª Jesús Maquirrian Ascunce andreak aurkeztutako alegazioari dagokionez, zeinaren arabera espedientearen jakinaren gainean baitago, eta titularra den aldetik, helbide bat ematen baitu jakinarazpenak jasotzeko, baietsi egin da, eta aintzat hartzen da alegatzaileak eman duen posta-helbidea, aipatu ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluak ezartzen duena kontuan hartuta eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektua, baita ebazpen honen eranskinean ageri den ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, deklaratzea ondasunak okupatzea beharrezkoa dela eta desjabetze-espedienteari hasiera ematea.

2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkarietan argitaratzea.

3. Luis María Alfonso Doncel jaunak eta Idoia Astiz Alfonso andreak aurkeztutako alegazioak ezestea, esandako arrazoiengatik, eta RECORBIDE enpresak eta M.ª Jesús Maquirrian Ascunce andreak aurkeztutakoak baiestea.

4. Ebazpen hau eta aipaturiko zerrenda igortzea Galar zendeako Udalera.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina NASUVINSAri jakinaraztea (Sanduzelaiko etorbidea 8, behea, 31012 Iruña) bai eta atxikitako zerrendan aipatzen diren ukitutako titularrei ere, eta ohartaraztea ezen ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (goiburuan, “Erreferentzia: Esped.” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

Iruñean, 2021eko otsailaren 19an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

UDALEZ GAINDIKO PLAN SEKTORIALAREN DESJABETZE-, ALDATZE- ETA ZABALTZE-ESPARRUA MUGATZEKO PROIEKTUA COMARCA 2 INDUSTRIA EREMUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

KODEA

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA/K

UKIPENAK

MOTA ETA ERABILERA

J

O/P

Desjabetzea

Behin bet. okup.

Pol.

Lurz.

Azalera

UDAL-MUGARTEA: Galar

GA-01

3

108

232.423,06

Manuela Ferrer Azcárate andrea

SO

P

215,98

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

Cayo Escudero Moreno jauna

GA-02

10

848

1.887,96

José Miguel Lumbier Moleres jauna

SO

O

1.887,96

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

Luis M.ª Lumbier Moleres jauna

GA-03

10

849

19.753,35

Angel Ibáñez Monreal jauna

IE

4.776,99

Lurz. urbanizag./Leh. alor.

Carmen Tirapu Roldán andrea

SO

14.976,36

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

GA-04

10

851

135.336,98

Luis M.ª Alfonso Doncel jauna

IE

13.006,06

Lurz. urbanizag./Leh. alor.

Jakinar.: Idoia Astiz Alfonso andrea

GA-05

10

906

24.139,49

Pedro José Alfonso Pérez de Ciriza jauna

IE

18.476,49

Lurz. urbanizag./Leh. alor.

M.ª Begoña Alfonso Pérez de Ciriza andrea

Juana María Milagros Alfonso Pérez de Ciriza andrea

María José Alfonso Pérez de Ciriza andrea

Fernando M.ª Alfonso Pérez de Ciriza jauna

Errentaria: Recorbide SL

La Fuente kalea 9

31191 Espartza Galar (Nafarroa)

GA-06

10

841

45.589,52

Felipe Huarte Vidaurre jauna

IE

P

1.147,55

Lurz. urbanizag./Leh. Alor. eta Lar.

GA-07

3

109

31.173,21

Manuela Ferrer Azcárate andrea

KA

P

13,55

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

Cayo Escudero Moreno jauna

GA-08

10

858

66.286,20

M.ª Jesús Trinidad Maquirriain Ascunce andrea

KA

P

241,95

Lurz. urbanizaez./Leh. alor.

GA-09

-

-

Galarko Udala

IE

994,95

Lurz. urbanizag./B

Udaletxe plaza 1.

SO

P

437,73

1.432,68

Lurz. urbanizaez./B

31191 Getze Galar (Nafarroa)

Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia; O/P: osoa/partziala; Behin bet. okup.: behin betiko okupazioa jabari osoan; J: jarduketa; Desjabetzea: IE: industria eremurako desjabetzea; SO: sistema orokorrerako desjabetzea; KA: kanpoko azpiegituretarako desjabetzea; Lurz. urbanizag.: lurzoru urbanizagarria; Lurz. urbanizaez.: lurzoru urbanizaezina; Leh. alor.: lehorreko alorra; Lar.: larreak; B: bidea

Iragarkiaren kodea: F2102965