56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2021 EBAZPENA, 2021eko otsailaren 12koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Allotz-Zirauki-Mañeru zirkuituan (Nafarroa) 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko lineako 26. euskarria aldatzeko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiten duena (SAT 11083 espedientea).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 18ko 2/2021 Ebazpenaren bidez, Allotz-Zirauki-Mañeru zirkuituan (Nafarroa) 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko lineako 26. euskarria aldatzeko proiektua onartu, administrazio baimena onetsi eta zehazki proiektuaren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ziraukiko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Ziraukiko udaletxean, 2021eko apirilaren 13an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ziraukiko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 12an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2102606