56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

140/2021 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, proiektu honetako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 kilometro puntuan, Uxuen (Nafarroa)”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abuztuaren 13an emandako 46/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 kilometro puntuan, Uxuen (Nafarroa)” onetsi zen behin-behinekoz eta, horrekin batera, jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Nafarroako Gobernuaren 2020ko irailaren 30eko erabakiaren bidez (2020ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa), “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 kilometro puntuan, Uxuen (Nafarroa)” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi zen, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 29ko 71/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa), “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 kilometro puntuan, Uxuen (Nafarroa)” izeneko proiektua behin betiko onetsi zen.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 kilometro puntuan, Uxuen (Nafarroa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko apirilaren 13an eta 14an Uxueko udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Uxueko Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau igortzea Uxueko Udalari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2021eko otsailaren hamazazpian.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2103262