56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2021 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “ADEMAN-Asociacion de Empresarios de la Madera de Navarra” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000136; lehengo gordailu zenbakia: 31/5).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ivan Bermejo Barbier jaunak egin zuen, 31/2021/000023 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2020ko ekainaren 23an egindako Batzar Nagusian erabaki zen elkarte horren estatutuen 5. artikulua aldatzea.

Batzar horren akta Luis Angel Martínez jaunak sinatuta dago, elkartearen idazkaria den aldetik, eta Javier Ozcoidi jaunak, elkarteko lehendakariak, ontzat emana.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko otsailaren 17an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2103047