56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaileen lehiaketako merezimenduen balorazioaren aurka.

Aditzera ematen da ezen gora jotzeko errekurtsoak jarri direla honako deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaileen 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdia (2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 5ekoa). Zehazki, lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren aurkakoa da errekurtsoa. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico

Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2102765