56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

16/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontuak direnez, Eskubide Sozialetako Departamentuko burutza bat betetzeko betebeharrei buruz planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren hogeita lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua.

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Erdi mailako tituludunak (administrazio arloa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 8638 zenbakia duena.

Osasun Departamentua.

  • Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–Osasuneko goi mailako teknikariak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67025 zenbakia duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

  • Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5511 zenbakia duena.

  • Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia:

–Siloko buruak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 5515 zenbakia duena.

Kultura eta Kirol Departamentua.

  • Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 30770 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua.

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 11142 zenbakia duena.

Osasun Departamentua.

  • Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71987 zenbakia duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

  • Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11143 zenbakia duena.

  • Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritza jardueretako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11144 zenbakia duena.

Kultura eta Kirol Departamentua.

  • Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11145 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

  • Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11146 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11147 zenbakia duena.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua.

  • Justizia Zuzendaritza Nagusia:

–Psikologoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11148 eta 11149 zenbakiak dituztenak.

–Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tuteran duena, eta plantilla organikoan 11150 zenbakia.

–Autopsietako laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 11151 zenbakia duena.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza bati esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

Eskubide Sozialetako Departamentua.

  • Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.

–Plangintza, Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burutza. Lanpostu zenbakia: 9889. Berariazko betebeharrak: Maila: A, B. Titulazioa: Soziologiako gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo Gizarte Laneko gradudun titulua edo diploma.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko otsailaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2103082