54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

7/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea aurrekontua betearazteko 7. oinarria.

22/2020 Foru Lege berriak aukera ematen die, Nafarroako toki-erakundeei, izapide horiek sinplifikatzeko aurrekontua betearazteko oinarrien bidez. Izan ere, Osoko Bilkuraren eskumeneko aparteko kredituen, kreditu-gehigarrien eta kreditu-transferentzien kasuan, betiere aurrekontua betearazteko oinarrietan hala ezarrita badago, aipatu kredituak emateko Osoko Bilkurak hartu hasierako erabakia jendaurrean jarriko da Udalbatzaren iragarki-taulan, hamabost egun naturalez, bizilagunek edo interesdunek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, eta erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespen erabakia behin betikoa dela ulertuko da, eta jendaurrean egoteko epea iraganik hartuko du indarra. Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, berriz, Osoko Bilkurak berariaz erabaki beharko du erreklamazio edo alegazio horien ebazpenaz eta proposatutako aldaketaren behin betiko onespenaz, zeinak indarra hartuko baitu behin betiko testua toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.

Noainen, 2021eko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Manuel Jesús Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2103013