54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2021. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Aurrekontuak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2020ko abenduaren 23an.–Lehendakaria, Jose María Amundarain Aranalde

Iragarkiaren kodea: L2102848