54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Ordenantza, zerbitzu berezien prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2021eko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen zerbitzu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Esan, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

ORDENANTZA, ZERBITZU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Ordenantza honen xedea da prezioa arautzea herritarrek aldian-aldian eskatzen dituzten zenbait udal zerbitzu egiteko. Aurretiaz eskaera egin beharko zaio Udalari, eta udal langile batek eginen ditu zerbitzu horiek. Hona hemen arautzen diren zerbitzuak:

–Udalaren dunperraren erabilera pribatua: 40,00 euro ordu erdia; 60,00 euro ordua.

–Finka partikularretako sasi-garbiketak: 35,00 euro langile publiko baten lanordu bakoitza, dunperra erabili beharreko denbora gehiturik, sasiak kendu eta garraiatzeko.

Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65.2 artikuluan ezarritako epea bukatu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L2102980