54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan (11. ordenantza fiskala).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2102756