54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2021eko otsailaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Valtierrako Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da Valtierrako Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Valtierran, 2021eko otsailaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2102695