54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Aldaketa, Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2021eko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsiko da Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2102931