54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2021eko urtarrilaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontuaren proiektua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Urraulgoitin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2102911