54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2021eko otsailaren 23ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea, aintzat harturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 200., 214., 216., 219. eta 227. artikuluen aldaketa, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak eraginda (2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen foru lege hori, abenduaren 31n).

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es).

Epe hori iraganda, inork ez badu alegaziorik aurkeztu, behin betikotzat hartuko da 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta horren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean indarrean jar dadin.

Horri buruzko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, nahi badute azter dezaten.

Untzuen, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2103107