54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko otsailaren 24ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik egin ezean, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Ribaforadan, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2103524