54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Akats zuzenketa

2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an, argitaratu zen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Hartan akatsa badagoela oharturik, hona hemen zuzenketa:

–Honela dioen tokian: “2020ko 5., 6., 7., 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena”.

–Honela behar du: “2020ko 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena”.

–Honela dioen tokian: “hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 5.etik 9.era bitarteko aldaketak egiteko espedientea”.

–Honela behar du: “hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 5.etik 11.era bitarteko aldaketak egiteko espedientea”.

Metautenen, 2021eko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2102967