54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2020ko 8., 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ekoan. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

–8/2020 aldaketa: Aparteko kreditua: 1.33220.62600000 - “Udal artxiboa digitalizatzea” partida. 3.500,00 euroko aparteko kreditua, zenbateko bereko 1.33210.6260000 - “Liburutegia digitalizatzea” partida deuseztatzearen kontura finantzatua.

–9/2020 aldaketa: Aparteko kreditua: 1 3410 62900 - “Pista eta haurrentzako parkea” partida. 23.203,47 euroko aparteko kreditua, hauen kontura finantzatua: 10.000,00 euroko 1.3410.62300 - “Gimnastikako aparatuak, pista” partidaren deuseztapena eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

–10/2020 aldaketa: Kreditu-gehigarria: 1.533.6220001 - “Laugunea egokitzea” partida. 8.664,05 euro gehitu ondoren, partida 15.664,05 eurokoa da. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

Mañerun, 2021eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2102742