54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Eraikingintza-ordenantza, estalduretan eguzki plakak instalatzearen gainekoa. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2021eko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantza, estalduretan eguzki plakak instalatzearen gainekoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Larragan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2103285