54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Egoitza elektronikoa sortzea

Jaurrietako Udalak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarrita dagoena, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

ERABAKITZEN DA:

1.–Jaurrietako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, helbide honetan: https://jaurrieta.clmtec.es Jaurrietako Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

2.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4.–Erabaki hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Jaurrietako Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5.–Jaurrietako Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Jaurrietan, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, Nekane Moso Elizari.

Iragarkiaren kodea: L2103014