54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza, Udalaren gizarte eta kultur instalazioen funtzionamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2020ko irailaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharteko Udalaren gizarte eta kultur instalazioen funtzionamendua arautzen duen ordenantza (393/2020 espedientea).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Uharten, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2102923