54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR ZENDEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2021eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

Aparteko kreditua:

–6. kapitulua: 18.150,00 euro.

–8. kapitulua: 3.300,00 euro.

Kreditu-gerakina txertatzea:

–6. kapitulua: 313.829,10 euro.

–7. kapitulua: 179.767,54 euro.

Aldaketa, guztira: 515.046,64 euro.

FINANTZABIDEAK:

Bildutako diru-sarrera berriak, guztirako aurrekontuaren gainekoak:

–7. kapitulua: 16.335,00 euro.

–Diruzaintzako gerakina: 498.711,64 euro.

Aldaketa, guztira: 515.046,64 euro.

Getze Galarren, 2021eko otsailaren 17an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2102728