54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Eskumenaren eskuordetze berezia

Txakurrentzako jarduerari buruzko 625/2020 hirigintza-espedientea aztertu da, eta kontuan hartu da alkateak eta 1. poligonoko 496. partzelaren jabeek duten ahaidetasun-harremanak espedientean eragin zuzena duena.

Alkatetza honek 2021eko otsailaren 17an, 2021-051 ebazpenaren bidez EBATZI DU:

1.–625/2020 espedientean esku ez hartzea, eta hura ezagutu eta ebazteko eskumena Lur Iosu Larraza Lopez alkateordeari eskuordetzea, 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluan zehazten den moduan.

2.–Erabakia Udal iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bere ondorioak sor ditzan.

Hala ere, eskuordetze ebazpena sinatzen den egunetik aurrera izango da eraginkorra.

3.–Erabakia Lur Iosu Larraza Lopez alkateordeari jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako.

Eskuordetza isilbidez onartu dela eta ulertuko da, baldin eta eskuordetzaren hartzaileak hiru egun balioduneko epean kontrakoa adierazten ez badu.

4.–Erabakia Udalbatzari jakinaraztea, egiten den hurrengo bilkuran.

Etxarri Aranatzen, 2021eko otsailaren 19an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2102915