54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

43/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2021. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen duena.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, familia ugarietan eta gurasobakarretan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi dira 2020tik 2023ra bitarterako; zehazki, honelakoak erosi edo ordezteko gastuetarako: entzumen protesiak, optikako gaiak eta ortodontziako tratamenduak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea, bai eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea ere.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Gobernuaren 2020ko apirilaren 1eko erabaki baten bidez baimendu zen laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez ematea; hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraituz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuetan horretarako kreditua dagoen bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-dirua agortzen denean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, 2021. urtean familia ugarietan eta gurasobakarretan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen protesiak, optikako gaiak eta ortodontziako tratamenduak erosteko edo ordezteko behar direnak, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileekin bat.

2. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastu aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

Dirulaguntzaren xedeko lerro bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da:

  • 9.500 euro, entzumen protesiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.
  • 75.000 euro, optikako gaiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.
  • 115.000 euro, ortodontziako tratamenduetarako aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

3. 100.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastu aurrekontuko “Familia gurasobakarrei buruzko legea aplikatzea” izeneko 920006 93300 4809 231503 partidaren kargura.

Dirulaguntzaren xedeko lerro bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da:

  • 5.000 euro, entzumen protesiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.
  • 45.000 euro, optikako gaiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.
  • 50.000 euro, ortodontziako tratamenduetarako aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

Kasu horietakoren baterako, bai gurasobakarren kasurako, bai familia ugarien kasurako, aurreikusitako zenbatekoa agortzen ez bada, gainerako kasuetarako eskaerei emateko eta horiek ordaintzeko erabiltzen ahalko da, haiek kreditu eskasiagatik laguntzarik gabe geldituz gero; halakoetan, eskaera zer egunetan jaso zen hartuko da aintzat.

4. Dirulaguntza bakoitzari dagozkion zenbatekoak ezartzea familia ugarientzat eta familia gurasobakarrentzat. Honako hauek izanen dira 2021erako:

a) Entzumen protesiak erosteko edo ordezteko dirulaguntzak:

  • 500 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.862,9 eurotik beherakoa denean (OAEAPa x 1,5).
  • 350 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.862,9 eurotik gorakoa (OAEAPa x 1,5) baina 15.026,34 eurotik beherakoa (OAEAPa x 1,9) denean.

b) Optikako gaiak erosteko edo ordezteko dirulaguntzak:

  • 160 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.862,9 eurotik beherakoa denean (OAEAPa x 1,5).
  • 120 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.862,9 eurotik gorakoa (OAEAPa x 1,5) baina 15.026,34 eurotik beherakoa (OAEAPa x 1,9) denean.

c) Ortodontziako tratamenduetarako dirulaguntza:

  • 600 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.862,9 eurotik beherakoa denean (OAEAPa x 1,5).
  • 300 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.862,9 euro edo hortik gorakoa (OAEAPa x 1,5) baina 15.026,34 eurotik beherakoa (OAEAPa x 1,9) denean.

5. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, partida bakoitzean 100.000 euro gehituz, gehienez, dagokion aurrekontu gehikuntzaren bidez. Zenbateko hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren egoeraren bat gertatzen delako. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

6. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2102547