54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aurrekontuko 6/2020 eta 7/2020 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2021eko urtarrilaren 25eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

6/2020 ALDAKETA

Kreditu gehigarria

Kontu-sailak:

1 9200 1200000 D mailako funtzionarioa soldata: 1.224,66 euro.

1 9200 1310000 Behin-behineko langileak: 14.690,84 euro.

1 9200 1600000 Langile finkoen gizarte segurantza: 316,57 euro.

1 9200 1600001 behin-behineko langileak G.S.: 6.124,85 euro.

Finantzazioa:

1 4630000 Kintoko Mankomunitateko diru-sarreren derrama: 3.319,17 euro.

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 19.037,75 euro.

7/2020 ALDAKETA

Kreditu gehigarria

Kontu-sailak:

1 3232 4680000 Aurizberri-Erroko eskolak mantentzea: 14.230,49 euro.

1 3340 4820000 Kultur-kirol jardueren diru-laguntzak: 10.887,02 euro.

Finantzazioa:

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 25.117,51 euro.

Erron, 2021eko otsailaren 17an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2102922