54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Elgorriagako Udalak, 2021eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluaren arabera, espedientea udaletxean egongo da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko erakustaldia igaro ondoren. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da, aipatutako aginduetan jasotako zehaztapenak betetzeko.

Elgorriagan, 2021eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2103102