54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2021eko lan-egutegia

Buñuelgo Udaleko alkate udalburuak otsailaren 15ean eman 26/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Buñuelgo Udaleko langileen 2021ko lan-egutegia eta epeak kontatzeko egun baliogabeen deklarazioa.

Aintzat hartuz zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatu zuen abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin, ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen dela.

Kontuan hartuz Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1 h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2021ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 26a Santa Ana (bertako jaieguna).

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Benetako lanorduen kopurua gainditzen denez, beste 5 egun ez dira lanegun izanen: haietako 2 langileak aukeratzekoak dira, eta gainerako 3rak honako egun hauek:

–Urriaren 11.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 31.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Honela banatuko da benetako 1.592 lanorduen urteko kopurua:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honetako aurreko apartuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 12:00etatik 15:00era arte.

Zazpigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2102684