54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Lizentziak ematea eteteko erabakia, telekomunikazio sareko instalazio erradioelektrikoen erabilerei dagokienez

Bakaikuko udalerriko telekomunikazio sareko instalazio erradioelektrikoak arautzeko helburuz, eta oinarri hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), zeinaren arabera Udalak etetea erabaki baitezake lizentzien ematea eremu eta erabilera jakin batzuetarako, haien eraketa edo aldaketa aztertzeko, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta, Bakaikuko Udalak, 2021eko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1) Etetea industria-erabilerarako partzelazioko, eraikitzeko eta eraisteko hirigintza lizentzien ematea, bai eta jarduera lizentzia berrien nahiz lehendik daudenak aldatzeko edo handitzeko lizentzien ematea ere, Bakaikuko udal-mugarte guztian, baldin telekomunikazio sareko instalazio erradioelektrikoen erabileretarako badira.

2) Eteteak urte bateko indarraldia izatea, erabaki hau hartzen denetik hasita, edo Udal Plana aldatzeko proposamena hasiera batez onetsi artekoa.

3) Udal zerbitzuei agintzea eten ditzatela aipatu eremuan eta aipatu erabileretarako lizentziak emateko prozedurak.

4) Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Bakaikun, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2102998