54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian (AA-BEU-P43). Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2021eko otsailaren 19an egin ohikok osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Erabakia, Atezko Udalaren osoko bilkurarena, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Hiri-jarduketarako plan berezia Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian (AA-BEU-P43), Izarne Berazak sustatuta.

Osoko bilkurak, 2020ko urriaren 2an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian (AA-BEU-P43), Izarne Berazak sustatuta. Haren helburua da jarduketa asistematiko bat ezartzea Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian. Jarduketa asistematiko horretan, bada, honako alderdi hauek zehaztuko dira: gehieneko lerrokadurak, gehieneko gehieneko eraikigarritasuna, lerrokaduren aldaketa eta etxebizitza kopurua.

Aipatutako plan berezia jendaurrean egon da 2020ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, urriaren 15ean, baita Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan ere (Diario de Navarra eta Diario de Noticias) 2020ko azaroaren 14an, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluarekin.

Horiek horrela, eta udal arkitektoak behin betiko onesperako eman dituen txostenak ikusita,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian (AA-BEU-P43), Izarne Berazak sustatuta.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako plan bereziaren behin betiko onespenaren erabakia, baita hartan jasotako hirigintza arauak ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea, erabaki honekin eta txostenekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura –Lurralde eta Paisaia Zerbitzua–, erabaki hau hartu eta ondoko 10 eguneko epean.

Laugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Eritze Atetzen, 2021eko otsailaren 19an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2103112