54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa 3-123. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 15ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Estibaliz Zubieta Aguirrek sustatuta. Xedea da aplikatzekoa den araudia aldatzea 3. poligonoko 1-123. lurzatian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluan xedatuarekin bat.

Arguedasen, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2103359