54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteetan 2021erako. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2021eko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak aldatzea 2021erako.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Legearen bidez aldatua).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira xedaturiko koefizienteak, eta haien testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2102986