54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2021eko otsailaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontu orokorra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Arguedasen, 2021eko otsailaren 22an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2102974