54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2020ko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, aurrekontu-aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Transferentzia positiboak: 35.000,00 euro.

–1 9420 46800.–Kontzejuetarako ekarpena: 35.000,00 euro.

Finantzaketa:

–1 432 69000.–Bidexka sarearen proiektua: -20.000,00 euro.

–1 3370 62300.–Karpa erostea: -15.000,00 euro.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituak: 4.082,51 euro.

–1 9420 76800.–Pasabide goratuetarako dirulaguntza: 4.082,51 euro.

Finantzaketa:

–1 3370 62300.–Karpa erostea: -4.082,51 euro.

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditua handitzea: 35.983,67 euro.

–1 1532 6090001.–Espaloia handitzea Izurdiagan: 33.757,41 euro.

–1 9200 64000.–Administrazio elektronikoa ezartzea, dirulaguntza: 2.226,26 euro.

Finantzaketa:

–1 770002.–Espaloia luzatzea, Nasuvinsako ekarpena: 33.757,41 euro.

–1 7508005.–Administrazio elektronikoa ezartzea, dirulaguntza: 2.226,26 euro.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Transferentzia positiboak: 45.117,53 euro.

–1 2391 46300.–Berdintasunerako Zerbitzua: 40,54 euro.

–1 1500 46300.–Sakanako Mankomunitatea, EEBBko kuota: 228,94 euro.

–1 1611 46300.–Sakanako Mankomunitatea, ur hornidura/mailegua: 4.649,04 euro.

–1 3340 1310001.–Kulturako langileen enpleguko ordainsariak: 1.720,89 euro.

–1 3340 1310002.–Campusko monitoreen ordainsariak: 4.450,56 euro.

–1 9200 1300001.–Administrariaren oinarrizko ordainsariak: 2.856,87 euro.

–1 9200 13002.–Lan-kontratudunen bestelako ordainsariak 4.400,55 euro.

–1 9200 12007.–Graduari lotutako ordainsariak: 21.755,51 euro

–1 9200 1600.–Langileen Gizarte Segurantza: 4.373,63 euro.

Finantzaketa:

–1 1690 21901.–Desfibriladoreen mantentze-lanak: 7.200,00 euro.

–1 1690 62900.–Telefonoa/behe-tentsioa lurperatzeko obra Aizkorben: 19.685,73 euro.

–1 9240 64000.–Herritarren parte-hartze prozesuak: -4.109,80 euro.

–1 3380 2260904.–Erromeriak/Ibarraren Eguna, gastuak: -14.122,00 euro.

Arakilen, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2102754