54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza (2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa). Zehazki, xedapen iragankorra aldatu da, 2020ko irailaren 24ko ohiko osoko bilkuran onetsitakoarekin bat (2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

Aurreko erabakia 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean, eta ondotik hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iragan denez erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, onetsitzat jotzen da, eta xedatzen da argitara dadila haren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 9/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (foru lege horrek tratatzen du Nafarroako Toki Administrazioa).

Andosillan, 2021eko otsailaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

XEDAPEN IRAGANKORRA

“2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta 2021eko abenduaren 31ra arte, kendu egiten dira bide publikoa okupatzeagatiko tasak, ostalaritzako terrazei dagozkienak, zeinak jaso baitira 8. artikuluan, Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan”.

Iragarkiaren kodea: L2102954