54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2021eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2021eko otsailaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2021eko Aurrekontu Orokorra eta hauen betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2021eko otsailaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2103417