54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2021eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2021eko otsailaren 10ean egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2021erako:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,21.

–Herri-lurreko ondasunak: %0,80.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gehieneko portzentaje edo koefizienteak aplikatuko dira, eta %8ko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Herri-lur/luberrien kanona: 0,0035 zentimo/metroa. Gutxieneko zenbatekoa: 1,00 euro.

–100eko 50erainoko hobaria trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan ECO ibilgailuetarako.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aberin/Muniainen, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2102918