54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko hilerriko administratzaile
lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.
Izangaien behin betiko zerrenda

Bat etorrita Iruñeko Udalaren Hilerriko administratzaile lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, deialdia ezen Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2021eko urtarrilaren 12ko ebazpenaren bidez onetsi eta zeinen aipamena 2021eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko urtarrilaren 29koan, argitaratu baitzen, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Izangaien zerrenda

Onartuak:

NAN

ABIZENAK ETA IZENA

***3685**

LASHERAS ARIZCUREN, LUIS MARIA

***9599**

MARTIN GOYENA, JAVIER

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera.

Epaimahaiburua: Carlos Eguizabal Villanueva, Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorreko Idazkari Teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Fernando Nagore Ferrer, Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorreko Zuzendaria.

Epaimahaikidea: Ignacio García González, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: María José Elverdin Garcés, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

3.–Memoria-Lana.

Deialdiaren oinarrietako 9.a) puntuan aipatzen den memoria-lanak honako hauek jaso beharko ditu:

–Honako lan-ildo hauek:

• Lanpostuaren zereginak eta betekizunak aztertzea.

• Lanpostuan aritzeko baldintzak eta bitartekoak azaltzea.

• Hilerriko zerbitzuko antolaketa teknikoa eta giza baliabideetakoa aztertzea.

–PDF formatuan eta USB batean aurkeztuko dira.

–PDFaren ezaugarriak:

• Formatua, Arial letrakoa.

• Tamaina, 12 puntu.

• Testuko lerroartea: bakuna.

• Luzera: 10 eta 30 orri bitarte. DIN A4).

–Aurkezteko data: 2021eko martxoaren 11an, 09:00etan, Zapatería Kalean, 40-beheko solairuan kokatutako udal aretoan.

Plika-sistema erabiliko da; hortaz ezin da memoria-lanean jarri ez izen-abizenik, ez inongo identifikazio markarik.

Iruñean, 2021eko otsailaren 24an.–Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2103282