54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

479/2021 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foruzaingoko inspektore batzuk.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1105/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko inspektoreen hamalau lanpostu betetzeko. Ebazpen hori 2019ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1626/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 1979/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2860/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau izangai, lanpostu horretan aritzeko deialdian aurreikusitako trebakuntza ikastaroa egiteko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 335/2021 Ebazpenaren bidez, amaiera jarri zitzaion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari egindako atxikipenari.

Deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, zuzendaritza nagusi honek jaso du bete beharreko lanpostu bezainbat izangai izendatzeko proposamena, horiei esleitu beharreko lanpostuak zehaztuak dituena.

Horrenbestez, hori guztia kontuan hartuz, eta deialdiaren 12.1. oinarrian xedatutakoa betez, bidezkoa da hautapen prozesua gainditu duten izangaiak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Polizia identifikazioaren zenbaki hauek dituzten izangaiak Nafarroako Foruzaingoko inspektore izendatzea: 305, 451, 41, 325, 255, 38, 582 (Iruñeko Udala), 329 eta 256, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidezko igoera txandakoak; eta 683, 804, 696, 1086 eta 758, Nafarroako Foruzaingoan inspektore izateko oposizioaren bidezko sarbidekoak.

2. Lanpostu hauek esleitzea, denak Nafarroako Foruzaingoko burutzari atxikiak:

–PIZ: 305. Lanpostu zenbakia: 5202.

–PIZ: 451. Lanpostu zenbakia: 5204.

–PIZ: 41. Lanpostu zenbakia: 5620.

–PIZ: 325. Lanpostu zenbakia: 10600.

–PIZ: 255. Lanpostu zenbakia: 5940.

–PIZ: 38. Lanpostu zenbakia: 7752.

–PIZ: 582 (Iruñeko Udala). Lanpostu zenbakia: 7995.

–PIZ: 329. Lanpostu zenbakia: 8163.

–PIZ: 256. Lanpostu zenbakia: 7996.

–PIZ: 683. Lanpostu zenbakia: 10205.

–PIZ: 804. Lanpostu zenbakia: 10206.

–PIZ: 696. Lanpostu zenbakia: 10207.

–PIZ: 1086. Lanpostu zenbakia: 10599.

–PIZ: 758. Lanpostu zenbakia: 10557.

3. Aditzera ematea izendatutakoek 2021eko martxoaren 10ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hala ez egiteko behar bezala justifikaturiko arrazoirik ez badago.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Foruzaingoaren burutzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2021eko otsailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2102803