52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

62/2021 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez merezimendu lehiaketa baterako deialdia egiten baita ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak nola bete arautzen da. Aipatutako arauak ezartzen duenez, oro har, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketak deituko ditu ikastetxeetan hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Proiektua edo programa zein gairi lotuta dagoen, haren gaineko eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunek 2021-2022 ikasturtean aztertu eta ezarriko liratekeen programa eta proiektutarako proposamenak jaso ondoren, bidezkoa da merezimendu lehiaketetarako deialdia onestea ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Merezimendu lehiaketarako deialdia onestea, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta gainerako eranskinak, II.etik XVIII.era artekoak, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (www.educacion.navarra.es) argitara daitezen agintzea.

3. Ebazpen hau eta I. eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Idazkaritza Tekniko Nagusira; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura.

MEREZIMENDU LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Merezimendu lehiaketarako deia egiten da, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Bigarrena.–Izangaien betebehar orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Karrerako irakasle funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende egotea.

–Jardunean egotea 2021eko irailaren 1ean.

Orobat, ebazpenaren eranskinetan lanpostu bakoitzerako eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek horretarako diseinatutako eta Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri dagoen eskaera-orria bete beharko dute, eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta.

Parte hartzeko baldintza orokorrak betetzen direla ofizioz egiaztatuko du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Era berean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du izangaiak dagozkien irakasleen kidegokoak, espezialitatekoak eta hizkuntzakoak direla, eta, kasua bada, dagozkien profiletakoak direla.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek frogagiriak aurkezten ahalko dituzte prestakuntza eta esperientzia justifikatzeko, hain zuzen ere, ebazpen honen eranskinetan, “hautapen sistemaren zehaztasunak” ataletan, jasotzen direnak. Epaimahaiak egiaztatuko ditu agiri horiek.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko bost egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren webgunean. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten eta/edo parte hartzeko eskabidean egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, bost egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Epe hori iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautatua izan ahal izateko, izangaiak nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren zehaztapenekin bat.

Memoria edo proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortu ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da, milarenera biribilduta.

Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio memoria edo proiektua, ahoz, 45 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta memoriaren edo proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo memoriaren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Aurkezpen ekitaldira joateko deia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie izangaiei, prozeduran onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Izangaiek jarduketa horretan parte hartzeko ordena Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 66/2020 Ebazpenean ezarritakoaren arabera erabakiko da.

2. Behin epaimahaiaren aurreko jarduketak hasita, izangaiei egin beharreko hurrengo deiak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dituzte epaimahaiek.

3. Izangaien balorazioa bukaturik, epaimahai bakoitzak behin-behineko kalifikazioak eta esleitutako puntuazioak igorriko dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, eta horrek Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu.

Puntuazioan berdinketarik baldin badago, epaimahaiak honako hau hartuko du kontuan berdinketa hori hausteko: deitutako lanpostu bakoitzean aritu ahal izateko baldintza gisa eskatutako irakasleen kidego(et)an izangaiek funtzionario gisa duten antzinatasuna. Berdinketak badirau, kontuan hartuko da Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 66/2020 Ebazpenean ezarritako zozketaren emaitza.

Kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dizkiote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura igorriko du prozeduraren espediente osoa, barnean sartuta behin betiko kalifikazioak, zeinak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baitira (www.nafarroa.eus).

4. Deialdi honen xedeko zerbitzu eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaiak.

1. Epaimahai bakoitzak hiru kide izanen ditu: bi Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak proposatuak, eta bat Irakasleen Batzordeak proposatua.

Epaimahaien osaera ebazpen honen eranskinetan agertzen da.

Beharrezkoa bada, ordezko kideak izendatuko dira.

2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu eginkizunetan beteko dira, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2021eko irailaren 1etik hasita.

2. Zerbitzu eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean lanpostu hutsen bat izatea kasuan kasuko espezialitatean, hizkuntzan eta, kasua bada, hizkuntza-eskakizunean, behin zehaztuta zein diren ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak.

Izangaiak kasuan kasuko proiektu edo programarako baldintza gisa sartu diren espezialitateetako baten baino gehiagoren titularrak direnean, esleituko zaien lanpostu hutsa izanen da merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera egitean atxikita duten espezialitate, hizkuntza, eta, kasua bada, hizkuntza-eskakizun berekoa. Lanpostu hutsik ez badago espezialitate horretan, administrazioak zehaztuko du zer lanpostu huts esleituko zaien, ikastetxeak proposatuta.

3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Aldi jakin baterako eman zirelako eta aldi hori bukatu delako.

b) Ikastetxea kendu edo aldatu delako kentze edo aldatze horrek kalteturiko zerbitzu eginkizunen jarraitutasuna galarazten badu.

c) Interesdunak espresuki uko egin diolako.

d) Gerora sortutako arrazoiak, honako hauen ondorioz: lanpostua betetzeko gaitasun edo egokitasun falta, langilearen errendimendu eskasak agerian uzten duelako ezin dituela emandako eginkizunak eraginkortasunez bete.

Aipatu arrazoi horiengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez hasiko da. Ebazpena zentroko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera igorriko da deialdia proposatu duen organora, honek egoki iritzitako jarduerak egin ditzan, interesdunari eta Irakasleen Batzordeari entzunaldia eman ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanposturako egokitasuna baloratzeko txostena prestatuko du, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko dio.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den zeinahi beste egoera administratibotara pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu eginkizun bat eman izatea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean zein beste edozein administrazio publikotan.

h) Zerbitzu eginkizunen kontzesioa arrazoitu zuen beharra desagertu izana, ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleek lanpostu hori bete dutelako.

Behar bezala justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, zerbitzu eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b eta c letretan aurreikusitako arrazoiren bat suertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko da zerbitzualdia.

4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu eginkizunetarako baimenik emanen.

5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik hasi ez baldin bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honetan izangai bat ere ez hautatzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak zerbitzu eginkizunen bidez betetzen ahalko dira ikasturte baterako, organo eskudunak proposatuta.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko otsailaren 23an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

PROIEKTUA EDO PROGRAMA

HERRIA

IKASTETXEA

PLAZA KOP.

ERANSKINA

DINAMIZAZIO-LANA EGITEA PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO ELKARLANEKO IKASKUNTZA –KIMUA PROGRAMA– INPLEMENTATZEKO ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUEN SEKTOREKO LANBIDE ARLOETAKO HEZIKETA ZIKLOETAN

IRUÑA

MARÍA ANA SANZ IB

1

II. eranskina

LANKIDETZAREN METODOLOGIA ELEBIDUN BERRI BATEN KOORDINAZIOA, DINAMIZAZIOA ETA EZARPENA, INTERESGUNEEN ARABERA

IRUÑA

MENDILLORRI HLHIP

2

III. eranskina

IKERKETA BATXILERGOA EZARTZEKO PROIEKTUA

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

1

IV. eranskina

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAREN EZARPEN ETA MANTENTZE-LANEN PROGRAMAREN ARDURADUNA

LAKUNTZA

LAKUNTZAKO HERRI ESKOLA HLHIP

1

V. eranskina

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAREN EZARPEN ETA MANTENTZE-LANEN PROGRAMAREN ARDURADUNA

TUTERA

VALLE DEL EBRO BHI

1

VI. eranskina

MUSIKA IKASKETA INTEGRATUAK

IRUÑA

VAZQUEZ DE MELLA HLHIP

7

VII. eranskina

“LIBURUTEGI INKLUSIBOA” PROIEKTUAREN ARDURADUNA

AZKOIEN

JUAN BAUTISTA IRURZUN HLHIP

1

VIII. eranskina

LANDU PROIEKTUA GARATU ETA KOORDINATZEKO ARDURADUNA, INGELESAREN MODALITATE ELEBIDUNEAN

IRUÑA

ITURRAMA HLHIP

1

IX. eranskina

LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN BLOKEAN SEESAW ON LINE HEZKUNTZA TRESNAREN ERABILPENA EZARTZEKO PROIEKTUAREN GARAPEN ETA KOORDINAZIO ARDURADUNA

IRUÑA

ITURRAMA HLHIP

1

X. eranskina

ERASMUS+ NAZIOARTERATZE PROIEKTUEN DINAMIZAZIO ETA KOORDINAZIO ARDURADUNA

LODOSA

PABLO SARASATE BHI

1

XI. eranskina

ESKOLAKO ANTZERKI TAILERRA

IRUÑA

NAVARRO VILLOSLADA BHI

1

XII. eranskina

FRANTSESEZKO MUSIKAREN PROIEKTUAREN KOORDINATZAILEA ATAL ELEBIDUNETAN

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

1

XIII. eranskina

IKASNOVA HEZKUNTZA TEKNOLOGIEN KOORDINATZAILEA

IRUÑA

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP

1

XIV. eranskina

IRUÑA

PADERBORN-VÍCTOR PRADERA HLHIP

1

CASTEJÓN

DOS DE MAYO HLHIP

1

ATARRABIA

LORENZO GOIKOA HLHIP

1

IRUÑA

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

1

CORTES

BARDENAS REALES DBHI

1

CORELLA

ALHAMA BHI

1

PROEDUCAR-HEZIGARRI

ARBIZU

ARBIZUKO HERRI ESKOLA HLHIP

1

XV. eranskina

BERRIOZAR

MENDIALDEA I HLHIP

2

ANTZIN

LOKIZ HLHIP

1

ELIZONDO

ELIZONDO HLHIP

2

FALTZES

DOÑA ÁLVARA ÁLVAREZ HLHIP

1

UHARTE ARAKIL

SAN MIGUEL HLHIP

1

LARRAGA

SAN MIGUEL DE LARRAGA HLHIP

2

LARRAINTZAR

LARRAINTZAR HLHIP

1

LARRAINTZAR

LARRAINTZAR DBHI

1

LEITZA

ERLETA HLHIP

1

LEKUNBERRI

IBARBERRI HLHIP

2

LOS ARCOS

SANTA MARIA HLHIP

1

MARTZILLA

SAN BARTOLOME HLHIP

1

MENDABIA

SAN FRANCISCO JAVIER HLHIP

1

MENDABIA

JOAQUIN ROMERA DBHI

1

MENDIGORRIA

JULIAN MARIA ESPINAL OLCOZ HLHIP

2

ELO

ELOKO SANTA BÁRBARA HLHIP

1

MURCHANTE

MARDONES Y MAGAÑA HLHIP

1

MUTILOA

IRULEGI HLHIP

1

ERRIBERRI

PRINCIPE DE VIANA HLHIP

1

IRUÑA

BERNART ETXEPARE HLHIP

1

IRUÑA

GARCIA GALDEANO HLHIP

2

IRUÑA

SAN FRANCISCO HLHIP

1

IRUÑA

SANDUZELAI HLHIP

1

IRUÑA

BASOKO BHI

1

IRUÑA

IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

1

SAN ADRIAN

ALFONSO X EL SABIO HLHIP

1

SARRIGUREN

SARRIGUREN BHI

1

TUTERA

BENJAMIN DE TUDELA BHI (MURCHANTEKO MARDONES Y MAGAÑA HLHIP-RAKO)

1

URROTZ-HIRIA

URROTZ-HIRIA HLHIP

1

VIANA

RICARDO CAMPANO HLHIP

1

VIANA

DEL CAMINO DBHI

1

ATARRABIA

LORENZO GOIKOA HLHIP

2

LAGUNTZA

IRUÑA

BUZTINTXURI HLHIP

1

XVI. eranskina

ELKARBIZITZA

TUTERA

VALLE DEL EBRO BHI

1

XVII. eranskina

IRUÑA

IPARRALDE DBHI

2

IRUÑA

BIURDANA BHI

2

SARRIGUREN

HERMANAS URIZ PI HLHIP

1

BERRIOZAR

BERRIOZAR DBHI

1

SKOLAE

LODOSA

PABLO SARASATE BHI

1

XVIII. eranskina

IRUÑA

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP

1

MENDABIA

SAN FRANCISCO JAVIER LHIP

1

Iragarkiaren kodea: F2103035