52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 56/2021 Prozedura

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den Oinarrizko Eskubideen gaineko 56/2021 Prozeduran, 18/2021 Autoa eman da 2021eko otsailaren 10ean, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

18/2021 autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: –María Jesús Azcona Labiano andrea.–Raquel H. Reyes Martínez andrea. –Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.

Aurrekariak

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letraduak eskaera egin zuen, 2021eko otsailaren 9an, judizialki baimen zedin Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren otsailaren 9ko 4/2021 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez luzatu ziren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako berariazko neurriak, hau da, berariazko prebentzio neurri apartekoak Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragin zuen egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, 1/2021 Foru Aginduan eta 2/2021 Foru Aginduan dauden aldaketak ere barne hartuta.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko otsailaren 9an egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain gelditu zen.

Txostengilea Raquel H. Reyes Martínez magistratua da.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren otsailaren 9ko 4/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez luzatzen baitira abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduan jasotako osasun neurriak. Foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragin zuen egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Hura aldatu zuten 1/2021 Foru Aginduan jasotako neurriek, epaitegi honek berretsitakoek, eta 2/2021 Foru Aginduaren bidez egindako aldaketek.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Ez dira espresuki ezartzen eragindako prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut; fede ematen dut. Idazpuruan adierazitako magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Iruñean, 2021eko otsailaren 24an.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2103097