52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko Lizarrako elkarte eta entitateei diru-laguntzak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/549401). DDBN identifikazioa: 549401.

Deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak emanen dituen dirulaguntza batzuk arautzea, bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erdiesteko bidean aurrera egiteko 2021ean proiektuak eta jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Lizarrako emakumeen elkarteendako eta beste entitateendako.

Dirulaguntza honen xedea da bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, bai eta emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa ere, emakume guztiek haien herritar eskubideak osotara baliatzea erraztuz.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 8.500,00 euro.

Eskaerak aurkezteko lehen eguna: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epearen bukaera: hilabetekoa, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Justifikazioaren muga-eguna: 2021eko abenduaren 13a.

Lizarran, 2021eko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2102687