52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzen deialdiarena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/549400). DDBN identifikazioa: 549400.

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2021eko otsailaren 10eko 63/2021 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzen 2021eko deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak: Oltza Zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.

Bigarrena–Xedea eta helburua: oinarri hauek helburu dute garraio egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntza ematea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituztenei, baldin hiriko garraio kolektiboa ezin erabili badute sartzeko zailtasunak direla eta. Helburua da Oltza Zendeako herritarren joan-etorriak erraztea, batez ere Iruñerako eta eskualdeko beste herrietarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/.

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 700,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: urte osoan egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.

Oltza Zendean, 2021eko otsailaren 16an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2102748