52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Gerardo Rodrigo Cabrerizo jauna, Bulego Judizial eta Fiskalaren Ataleko burua. Atal hori Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzukoa da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Gerardo Rodrigo Cabrerizo jauna, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzuko Bulego Judizial eta Fiskalaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2021eko otsailaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 18an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2102697