52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, UE 6 unitatean. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

a) Behin betiko onestea UE 6 unitateko xehetasun-azterketa, Gyrprod Investment SL enpresak sustatuta.

b) Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren espedientearen ale batekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Carcarren, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2102908