52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA, 29/2021 prozedura arruntaren barruan, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 23ko 5/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa isiltasuna dela-eta ustez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen hartan Oltza Zendeako Udalak udalerri horretako 4. poligonoko 123., 124. eta 126. katastroko lurzatien aldaketa grafikoa egiteko egindako proposamena baietsi zen.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren 2021eko otsailaren 24ko 3/2021 Ebazpenaren bidez, espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hiru zenbakiko Epaitegira bidaltzea agintzen da, eta epatze deia egitea 29/2021 prozedura arruntean interesdunak direnei. Prozedura hori María Asunción Izquierdo Iñarra andreak ezarri zuen Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 23ko 5/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasuna dela-eta ustez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen hartan Oltza Zendeako Udalak udalerri horretako 4. poligonoko 123., 124. eta 126. katastroko lurzatien aldaketa grafikoa egiteko egindako proposamena baietsi zen.

Ebazpen horretan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei epatze deia egiten zaie Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Bi zenbakiko Epaitegian ager daitezen, demandatu gisa, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2021eko otsailaren 25ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2103226