52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

446/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Confederación de Sindicatos Independientes y Sindical de Funcionarios sindikatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (328/2019 prozedura arrunta).

Confederación de Sindicatos Independientes y Sindical de Funcionarios sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1105/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka, isiltasun administratiboa dela eta. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostuetan aritzeko deialdia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Confederación de Sindicatos Independientes y Sindical de Funcionarios sindikatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa (328/2019 prozedura arrunta) Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Confederación de Sindicatos Independientes y Sindical de Funcionarios sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2103016