52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Luis Ángel García Nicolás jauna, Zehapen Prozeduraren Ataleko burua. Atal hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzukoa da.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Luis Ángel García Nicolás jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zehapen Prozeduraren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2021eko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, 2021eko otsailaren 28a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2102592